Urtero gonbidatu eta aurkezle berezia izan ohi du Txakolin Jaiak Okondon. Aurreko edizioetan Toti Martinez de Lezea, Ane Urrutia edota Africa Baeta aritu dira bertan eta aurten Ainara Gotxi “El Conquis” saioaren lehiakidea ohiak egingo ditu lan horiek larunbatean.
12:30etatik aurrera txakolina, saiheskia, legatza eta piperrak dastatzeko parada egongo da eta 13:00etan Ainara Gotxik topa egingo du bertaratutakoekin. Horren ostean ardiei ilea moztuko die aiararrak, izan ere, Amurrioko artzain egunean hainbat erakustaldi egin du eta bere trebezia ikusteko aukera emango du.
Hori guztia girotzeko "Mendi artean" fanfarrek musika kontzertua egingo du.
Birziklapena
Birziklatzeko beharra nabarmentzeko Aiarako Koadrilak Artziniegan abiatutako kanpainari ekingo dio 11:00etatik aurrera.