Abuztuan Okondon ospatuko diren San Roman eta San Bartolome Jaiak antolatzeko bilera irekiak deitu ditu Okondoko Udalak. Biak ala biak ostegunean izango dira: 19:30etan San Romango Jaiena izango da, Ventilla tabernan. Handik ordu batera (20:30etan) izango da San Bartolome Jaiena, Kultur Etxean.
Bi barruti, bi jai
Okondoko bi jairik esanguratsuenak dira San Roman eta San Bartolome. Bi jai horien jatorria parrokiekin erlazionatua dago. Okondogoiena barrutian dago San Romango parrokia, eta barruti horretan ospatzen dira izen bereko jaiak (abuztuaren lehen asteburuan). Okondoibarra barrutian, berriz, San Bartolome parrokia dago, eta barruti horren inguruan egiten dira San Bartolome Jaien ekintza gehienak (abuztuaren bigarren hamabostaldian).