Okondo Aurrerak salatu du alkateak lanaldi osoa izango duela berriro, baina oposizioak ez diola utzi soldata igotzen

Erredakzioa 2016ko eka. 1a, 12:28

Okondo Aurrerak oharra zabaldu du salatzeko asteleheneko udal osoko bilkuran onartu zutela Sergio Tato alkateak lanaldi osora itzultzea, baina soldata ez diotela bikoiztu.

Legealdia hasieran, eta oposizioaren eraginez, lanaldia eta soldata murriztu zioten alkateari. Herenegun, Euskadiko Udal Elkaterko Legea baliatuta -32. artilukua, alegia- Okondo Aurrerak proposatu zuen alkateak lanaldi osoa izatea berriro.

Izan ere, EAJk eta EH Bilduk bultzatutako legeak jasotzen du 1.000 biztanletik gorako udalerrietako alkateek lanaldi osoa izan behar dutela. Gauzak horrela, bi alderdiak abstenitu ziren eta egitasmoak aurrera egin zuen.

Soldata bera

Hala ere, Okondo Aurrerak lanaldia ez ezik, soldata ere bikoizteko eskaera egin zuenean (hau da, 22.000 eurotik, 44.000 eurora) EAJk eta EH Bilduk aurka bozkatu zuten. Ondorioz, Sergio Tatok lanaldi osoko jarduera egin beharko luke soldata beraren truke.

Okondo Aurreraren aburuz, bi alderdiek erabiltzen dute udal legea euren alkateek soldata onak izan ditzaten -Zeberioko EAJko alkatearen kasua aipatu dute-, baina gainerako alkateen kasuetan soldata gehiegizkotzat jotzen dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide