Maiatzaren 15ean Ganekogorta Mendi Klubak “Okondo Ibarra” ibilaldi neurtuaren 4. edizioa antolatu du. Aurtengo ekitaldian, gizarte-bazterketa pairatzen dutenekiko elkartasun martxa prestatu dute.
Urtero bezala, martxak Okondo inguruko mendiak zeharkatuko ditu eta antolatzaileek bi martxa ezberdin proposatu dituzte, batetik 22 km.takoa eta bestetik 13 km.takoa. Bi martxek Idubaltza mendia igoko dute eta berriz Okondora jaitsiko dira baina luzeena egingo dutenek Pagolarrera igo eta berriz herrira jaitsi beharko dute.
Martxa goizeko 9tan hasiko da Okondoko igerilekutik eta leku berberean amaituko da. Hornidura gune bat izango dute Otaolan eta herritik pasako diren lehen aldian ere edatekoak izango dituzte.
Izen ematea gaur amaituko da
Martxan izen emateko epea gaur amaituko da. Bi bide eskaini ditu mendi taldeak, batetik internet bidez egin daiteke edota gaur arratsaldeko 19:30tatik 21:00tara haien egoitzatik pasatuz.
Prezioa federatuentzat 4 eurokoa izango da eta ez federatuentzat 6 euro. Martxaren amaieran parrilada izango dute parte hartzaileek eta opariak zozketatuko dituzte.
III. Argazki Rallya eta FotoFacebook lehiaketa
Mendi martxarekin bat Ganekogorta Mendi Klubak argazki rallya antolatu du Okondo harana martxarekin lotutakoa. Parte hartzaileek 5 argazkiko bildumak aurkeztu ahal izango dituzte Okondoko mendi taldearen emailera bidali.
Martxan zehar FotoFacebook lehiaketa ere antolatu du antolatzaileak. Mugikorraren bitartez ateratako argazkiak atera eta Ganekogorta Mendi Klubaren Facebookaren horman eskegi beharko dituzte banan banan parte hartzeko.
Bi lehiaketaren zehaztapen guztiak mendi taldearen blogean dituzue ikusgai.
Urtero bezala, martxak Okondo inguruko mendiak zeharkatuko ditu eta antolatzaileek bi martxa ezberdin proposatu dituzte, batetik 22 km.takoa eta bestetik 13 km.takoa. Bi martxek Idubaltza mendia igoko dute eta berriz Okondora jaitsiko dira baina luzeena egingo dutenek Pagolarrera igo eta berriz herrira jaitsi beharko dute.
Martxa goizeko 9tan hasiko da Okondoko igerilekutik eta leku berberean amaituko da. Hornidura gune bat izango dute Otaolan eta herritik pasako diren lehen aldian ere edatekoak izango dituzte.
Izen ematea gaur amaituko da
Martxan izen emateko epea gaur amaituko da. Bi bide eskaini ditu mendi taldeak, batetik internet1 bidez egin daiteke edota gaur arratsaldeko 19:30tatik 21:00tara haien egoitzatik pasatuz.
Prezioa federatuentzat 4 eurokoa izango da eta ez federatuentzat 6 euro. Martxaren amaieran parrilada izango dute parte hartzaileek eta opariak zozketatuko dituzte.
III. Argazki Rallya eta FotoFacebook lehiaketa
Mendi martxarekin bat Ganekogorta Mendi Klubak argazki rallya antolatu du Okondo harana martxarekin lotutakoa. Parte hartzaileek 5 argazkiko bildumak aurkeztu ahal izango dituzte Okondoko mendi taldearen emailera bidali.
Martxan zehar FotoFacebook lehiaketa ere antolatu du antolatzaileak. Mugikorraren bitartez ateratako argazkiak atera eta Ganekogorta Mendi Klubaren Facebookaren horman eskegi beharko dituzte banan banan parte hartzeko.
Bi lehiaketaren zehaztapen guztiak mendi taldearen blogean2 dituzue ikusgai