Okondo Aurrerak adierazi du bere zinegotziak iraintzeko asmorik ez zuela eta EH Bilduko ordezkariak ez zituela barkamenak onartu

Erredakzioa 2016ko mai. 11a, 12:08

Okondo Aurrerak oharra zabaldu du sare sozialetan EH Bilduren salaketari erantzuteko. Talde independenteak azaldu du Amaia Sadaba zinegotziak behin eta berriro eskatu zizkiola barkamenak EH Bilduko ordezkariari eta horrek ez zituela onartu.

Okondo Aurrerak oharra zabaldu du sare sozialetan EH Bilduren salaketari erantzuteko. Talde independenteak azaldu du Amaia Sadaba zinegotziak behin eta berriro eskatu zizkiola barkamenak EH Bilduko ordezkariari eta horrek ez zituela onartu.

Halaber, Okondo Aurrerak argitu du bere zinegotziak ez zuela asmorik iraintzeko koalizioko ordezkaria, are gutxiago emakume gisa. Aldiz, erreferentzia egin nahi zuen Itziar Caminok OHZren inguruan izandako jokaerari. Izan ere, Okondo Aurreraren ustez, EH Bilduk leporatu zion udal gobernu taldeari apropos kobratzea txarto OHZ. Horrela, gaizki kobratutako lursailen artean Amaia Sadabarena zegoela iradoki zuen.

Talde independentearen ustetan EH Bilduko zinegotziaren helburu bakarra zen udal gobernu taldea kaltetzea eta ez lursailen jabeak laguntzea, eurekin ez baitzen jarri harremanetan.

Gai sentikorren erabilera alderdikoia

Okondo Aurrerak, bide batez, salatu du, bere aburuz, euskara eta generoaren inguruko erabilera alderdikoiak jazo direla. Alde batetik, aiaraldea.eus euskara hutseko atariari leporatu dio udal gobernu taldearen hainbat informazio ez argitaratzea, zenbait proiektu politikoren mesederako.

Bestalde, EH Bilduri egotzi dio generoa baliatzea egiteko alderdiaren propaganda.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide