Brontzezko domina lortu zuen Aratz Garmendiak asteburuan Espainiako Full Contact Txapelketan, Salamancan, hain zuzen.
Hiru borroka izan zituen Okondon bizi den borrokalariak eta indartsu hasi zuen lehiaketa. Izan ere, 40 segundotan KOren bitartez gailendu zen. Final erdietan, ordea, puntuetan galdu zuen.
71 kilo azpiko kategorian aritu zen kirolaria eta nahiz eta domina etxera ekarri, ez da oso pozik geratu. Bere ustez, lehiakide gogorrena final erdikoa izan zen. Gainera, iaz 2. postuan bukatu zuen eta hori hobetzea bere asmoa aurten zen emaitza.
Hurrengo astean, Sevillan
Datorren astean erronka berriari egingo dio aurre Aratz Garmendiak; Sevillan Espainiako K1 Txapelketan parte hartuko du.