aiaraldea.eus

Gizon baten gorpua topatu zuten atzo suhiltzaileek Okondoko Ugaldea auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Okondo

Hedabideek zabaldu dute 58 urteko gizon baten gorpua topatu zutela atzo suhiltzaileek Okondoko Ugalde auzoan.

Sute txiki baten ondorioz bertaratu ziren suhiltzaileak eta gizonezkoaren hilotza aurkitu zuten, erredurekin, antza.

Sastrakan erretzen ari zelarik hil zen gizonezkoa, agidanez. Hala ere, autopsia egingo diote gorpuari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa