Aratz Garmendiak Euskadiko Full Contact Txapelketa irabazi zuen asteburuan Bilbon. Maila amateurrean lortu du eta 75 kiloko kategorian. Printzipioz, Okondon bizi zen kirolariak 71 kiloko kategorian aritzeko asmoa zuen, baina lehiakiderik ez zegoenez, beste batean eman zuen izena.
Apirilaren 26an jokatuko du estatu espainiarreko txapelketa, Salamancan, hain zuzen. Hori ez da Aratzek eskuratzen duen lehenengo txapela, Kick Boxing eta K1-eko onena izan baita.
Larunbatean MMA (Mixed Martial Arts) borroka izango du Miribillan, 20:00etatik aurrera. Hainbat borroka mota uztartuko dituzte asteburuko erakustaldian eta Aratzek espero du ondo egitea nazioarteko esparruan lehiatzeko aurrerantzean.