Martxoaren 6an, igandean, goizeko 11:30etatik 13:30etara bitartean Ametsuts emakumeen elkartearen eskutik eskuz egindako artisau-lanen erakusketa zabalik egongo da. Erakusketa martxoaren 5ean aurkeztuko du Juan Antonio Alañak udaletxean 12:00etan.
Horrez gainera, igande horretan bertan Emakumearen Eguna ospatzeko bazkaria antolatu du Okondoko Udalak; izena ematea Okondoko Udaletxean egin behar da eta 15€ ordaindu behar dira (Okondoko Udalera deitu behar da: 945 89 80 23 eta bazkariko dirua banketxean edota Udalean bertan ordaindu ahal da).
Aipatu bazkariaren ondoren dantzaldia egongo dela aurreratu dute egitarauan. Bestalde, eta Martxoaren 8-aren harira, Martxoaren 12an, larunbatean, Okondoko Kultur Etxean “En Cuarentona” izeneko antzerkia egongo da arratsaldeko 18:00etan. Eta antzerkia ikustera joaten diren emakume guztien artean Okondoko hainbat saltokik eskainitako oparien zozketa egingo dute.
Martxoaren 8ko egitarauan parte hartzen dutenen artean: besteak beste, Iraxo Ileapaindegia; Arantxa Arza Ileapaindegia; Yoliren Estankoa; eta Okondoko Mesoia daude.