San Sebastian Egunak ohitura bitxiak ospatzeko aukera emango du

Urtarrilaren 20an, bihar, eta urtarrilaren 23an, larunbatean, Okondoko San Sebastianen izenean eraikitako baselizan izango da jaia, Otaola auzoan alegia.

San Sebastian Eguna

Urtarrilaren 20a iristen denean okondoar guztiek, eta inguruko herrietako pertsonek ere, Otaola auzoan dagoen San Sebastian baselizara igotzeko ohiturari tinko eusten diote. San Sebastian egun handia ospatzeko usadioa inoiz baino biziago dago herrian.

Urtarrilak 20, asteazkena, eta urtarrilaren 23, larunbata, Okondoko San Sebastianen izenean eraikitako baselizan izango da jaia, Otaolan alegia.

San Sebastian Eguna

Urtarrilaren 20a iristen denean okondoar guztiek eta inguruko herrietako pertsonek ere Otaola auzoan dagoen San Sebastian baselizara igotzeko ohiturari tinko eusten diote. San Sebastian egun handia ospatzeko usadioa inoiz baino biziago dago herrian.

Santuaren egunean, hilak 20, eta baita egun horren ondorengo larunbatean ere, erromeriara joateko ohitura dago. Izan ere, asteazkenean, eguerdiko 12:30ean meza santua egingo dute Otaolako baselizan.

Horretaz gainera, giro bikaina biziko da mendian. Trikitilari, musikari, Arloteak, eta jakina, baselizaren ondoan piztuko diren su txokoek, egun osoko jai eguna girotuko dute. Horrez gainera, mokadu goxoak dastatzeko aukera ere eskainiko dute antolatzaileek; ogia, eta bestelako jaki eta edariak prestatuko baitituzte.

Goizean goizetik, usadioari men eginez, mendialdera igo eta iritsi bezain pronto, kanpaiari eragin eta hotsak entzuten hasiko dira bertaratutakoak.

Ondoren, hamarretako goxoa jango dute eta gero indarrak hartu eta aspaldiko lagunekin tertulia egiteko aukera izango dute herritarrek.

Bi zuhaitz moztuko dituzte larunbateko jaian

Hilaren 23ko hamarretakorako patatak errioxar erara prestatuko dituzte mendian. Ondoren, larunbateko meza 13:00ean gauzatuko da eta jarraian jaia bizirik eta martxan iraungo du arratsalde partera arte.

Zuhaitza jaisteko usadioa

Ohitura jarraituz, menditik herrigunera jaisteko ordua iritsi baino lehenago, hainbat herritarrek kalera eramango diren eukaliptoak aukeratuko dituzte; zuhaitz handia helduentzat eta txikiago bat gaztetxoentzat.

Jaisterakoan, aspaldidanik ohitura bilakatu dena bete eta eukalipto zuhaitz bat moztuko dute. Herriko tabernetara poteoan joaterakoan zuhaitza barruan sartuko dute. Egunaren bukaeran, poteoa amaitzen den tabernan (urtero txandakatu egiten da), motozerrarekin zuhaitza txikitu eta egur hori tabernan utziko dute ostatu horretako beheko suan erre dezaten.

San Sebastian festa herrikoiak aurrerantzean ere bizirik iraun ahal izateko zozketa egingo dute, urtero bezala. Zozketa horretan parte hartu ahal izateko txartelak erromerian bertan egongo dira salgai, eta jasotako sosei esker jaiaren gastuei aurre egiteko laguntza lortzea dute helburu.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide