Argazkiak: Maddi Isasi
Kronika:
Atzo Okendo izan zen Arabako Kros Txapelketa. Hotza, lokatza, aldapak eta nola ez, korrikalariak izan ziren zita garrantzitsu horren protagonista nabarmenak. Eskualdeko partaidetza handia izan zen eta gainera, oso ondo aritu ziren, izan ere guztira 16 podium lortu zituzten.
Lasterketak goizeko 10:00ean hasi ziren gizonezko kadete eta helduekin. Kadeteetan Iker Talledo, Laudio Atletismo Klubekoa, 3.postua lortu zuen. Helduen kategorian, aldiz, podium osoa Laudiokoek bete zuten. Igor Castillo izan zen helmugaren lehenengoa, ondore Iñaki Galindez eta hirugarren Tomas Laso De La Fuente. Aipatzeko da ere, hurrengo bi korrikalariak ere Laudiokoak izan zirela, Antonio Peula eta Alberto Talledo.
Ondoren emakumezko kadeteak aritu ziren korrika. Lasterketa horretan, Haizea Castresana, laudioarrak 2.postua lortu zuen. Gizonezko jubenil kategorian ez zen podiumik egon eta eskualdeko korrikalari bakarra egon zen, Ander Altuzarrak. Berak 6.postuan helmugaratu zen.
12:25ean emakumeez beteriko lasterketaren txanda heldu zen, izan ere jubenil, junior, heldu, promesa eta seniorrak lasterketa berean aritu ziren korrika. Jubeniletan laudioko korrikalariek hartu zuten parte eta denek oso ondo egin zuten, batez ere, Ekhine Barinaga, Arabako Txapeldun bilatu baitzen. Maider Martin, Ane Aldaiturriaga eta Aitana Delgado 5.postutik aurrera helmugaratu ziren hurrenez hurren. Junior kategorian, ordea, eskualdeko korrikalari bakarrak parte hartu zuen, Ariane Eguiluz eta 2. postua lortu zuen. Lasterketa absolutuan egon zen lehiarik politena. Podiumera eskualdeko bi pertsona igo ziren. Batetik, Ibone Sanchez 2.postuarekin eta bestetik, Oiane Del Valle 3.arekin. Itxaso Escondrillas laudioarra helmugaratu zen Del valleren atzetik, ondoren Zuriñe Frutos artziniegarra eta jarraian Izaskun Larrinaga laudioarra. Helduen kasuan, Angela Santamaria laudioarra izan zen Arabako Txapeldun izatea lortu zuena.
Goizeko azken lasterketa izan zen gizonezko promesa eta seniorrena. Honetan ere, eskualdeko korrikalariek oso ondo aritu ziren, batez ere, Palo Mas, Oinkariak taldeko kidea, podiumera igo baitzen 2.postua lortzeagatik. 9.900 metroko lasterketa gogorra izan zen, baina, korrikalariek haien sufritzeko gaitasuna argi eta garbi utzi zuten.
Taldekako sailkapenak
Taldekako txapelketan ere, eskualdea gogor aritu zen. Helduen kategorian Laudiokoek lortu zuten garaipena. Emakumezko jubenilek ere, Arabako Txapeldun izendatu zituzten. Emakumezko seniorren kasuan, ordea, 2. postua lortu zuten. Gizonezko seniorretan Laudio Atletismo Klubak 2.postua lortu zuen eta Oinkariak Amurrio Atletismo Klubak 3.