Laudioko Atletismo Klubak, Okondo antolatuko du Arabako Krosa Txapelketa igandean. Lasterketa goizeko 10:00ean hasiko dira eta 13:10ean izango da azkena.
Okondoko Udalak kirolaren aldeko apustua nahi du eta 2012.urtean bezala Arabako Krosa bertan izatea proposatu zuen. Herrian ez dago atletismo klubik antolatu ahal izateko, hori dela eta, Laudioko Atletismo Klubak antolatzen du.
10 lasterketa egongo dira goizean zehar eta kategoria guztiak lehiatuko dira. Bi zirkuitu ezberdin prestatu dituzte. Bata txikia 690 metro dituena eta bestea handia, 1424 metrokoa, Txikienek 700 metro egin beharko dituzten bitartean, senior eta promesek 9900metro izango dituzte.
Lasterketen ordutegiak
10:00- Gizonezko kadete eta beteranoak
10:25- Emakumezko kadeteak
10:40- Gizonezko infantilak
11:00- Emakumezko infantilak
11:15- Gizonezko kimuak
11:30- Emakumezko kimuak
11:45- Gizonezko jubenil eta juniorrak
12:15- Emakumezko benjaminak
12:20- Gizonezko benjaminak
12:25- Emakumezko jubenil, junior, beterano, promesa eta seniorrak
13:10- Gizonezko promesa eta seniorrak