Okondoar bat epaituko dute Gasteizen asteazkenean ustez 11 sabotaje egiteagatik. Arabako fiskaltzak 27 urte eta 3 hilabeteko kartzela zigorra eskatuko ditu bere aurka eta horrez gain 93.500 euroko isuna.
Akusazioak 11 sabotaje leporatu dizkio atxilotuari: etxebizitzen, lantegien, azpiegitura telefonikoen eta ibilgailuen aurkako erasoak, alegia.
Fiskaltzak azaldu du ekintzak 2011ko urtarriletik 2013ko uztailera bitartean gauzatu zituela.
Mehatxuak
Akusazioak delitu gehiago leporatu dizkio preso dagoen okondoarrari. Alkatearen bulegoaren aurka tiro egitea egotzi dio, besteak beste. Gainera, mehatxuzko eskutitzak bidaltzea eta pintaketak ere inputatu dizkio.
Armak
Legez kanpoko ekintza gehiago leporatu dizkiote aurrekariak dauzkan akusatuari; poliziak pistola bat, isilgailua, 598 kartutxo eta lehergailuak egiteko substantziak konfiskatu baitzizkion.
Espetxean
Akusatua 2014ko otsailean atxilotu zuen Ertzaintzak eta geroztik espetxean egon da.