Igandean ospatuko zuten Okondo Ibarrako ibilaldi neurtua, baina, Ganekogorta Mendi Klubak bertan behera uztea erabaki du. Arrazoi nagusia, astebururako iragarri duten eguraldi txarra da.
Horrez gain, laguntzaile eta kolaboratzaileen erdia, osasun arazoak direla eta, bajan daude. Klubak adierazi du “ ezinezkoa egingo zaigu modu onean eta kalitatezkoan jendeaz arduratzea eta eguna amets gaizto bat izan dadin ekidin nahi dugu”.
Web orrialdean izena emandakoak, gaur bertan bidaliko zaie zer egin beharko duten inskripzioko dirua berreskuratzeko.