Okondoko gurasoei zuzendutako Mindfulness tailerra antolatu du Okondoko Udaleko Berdintasun Sailak.
Tailerrean Mindfulness metodoa zertan datzan azalduko dute, horretarako, garunaren funtzionamendua eta emozioen sistemak hartuko dituzte hizpide.
Mindfulness
Baina, zer da Mindfulness? Horretaz ere mintzatuko dira eta modu berean azalduko dute nola ikasi norberak bere burua lasaitzen.
Horrez gainera, norberaren emozio eta pentsamenduekiko harreman baikorragoak izaten ikasteko urratsak ere emango dituzte parte-hartzaileek.
Kontzienteki arreta jartzean datza Mindfluness metodoa, eta hortaz arituko dira Okondoko tailerrean; besteak beste seme-alabekiko interakzioan nola aplikatu daitekeen ere landuko dute, baita konponbideak bilatzen, kale itsuak saihesten edota aterabiderik ez duten egoeretatik ateratzen ere ikasiko dute bertaratzen direnek.
Hitzorduak
Gurasoek seme-alabei Mindfulness metodoa nola irakatsi behar zaien ere aipatuko dute. Tailerra azaroaren 13, 20 eta 27an, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara egingo dute Okondoko Kultur etxean, eta sarrera doakoa bada ere, nahitaezkoa izango da izena ematea, horretarako; 945 89 80 23 telefonora deitu edo cayala.cultura@gmail.com helbidera mezua igorri beharko da.