Hedabideek zabaldu dute emakume bat epaituko dutela aste honetan bere seme bikiak auzokideekin bakarrik uzteagatik.
Ustezko gertakariak 2013ko abenduan jazo ziren Okondon. Arabako fiskaltzak azaldu du emakumeak bere auzokideei utzi ziela umeak lanpostu baten bila joan behar zela argudiatuz.
Akusazioak esan du emakumea ez zela berriro agertu eta urtarrilean Arabako Foru Aldundiak hartu zuen umeen ardura.
3 urteko kartzela zigorra
Fiskaltzak adingabekoak abandonatzea leporatu dio emakumeari eta ondorioz 3 urteko kartzela zigorra eskatuko du. Horrez gain guraso-agintea 6 urtez kentzea ere eskatuko du.