Okondon 5 eta 12 urte bitarteko gazteek Sukaldaritza Tailerraren edizio berri baten parte hartzeko aukera izango dute.
Horretarako, azaroaren 17an baino lehen eman beharko dute izena Okondoko udalean. Lehentasuna erroldatuentzat da, eta inskripzioaren arabera izango da; iazko tailerrean plazarik gabe geratu ziren 6 umeek erabateko lehentasuna izango dute.
Parte hartzeko, epe barruan izena eman beharko dute, aurretik. Sukaldaritza tailerra, azaroaren 20, 21 eta 22 bitartean emango da Okondoko Kultur Etxean.
Ordutegiak hurrengoak izango dira: azaroaren 20an, ostirala, arratsaldeko 17:30etatk 19:30etara, eta azaroaren 21 eta 22an: 11:00tatik, 13:00tara bitartean.
Doako tailerra izango da, eta begiraleek Okondoko gaztetxoen artean hainbat helburu jorratuko dituzte: elikaduraren garrantziaz ohartaraztea eta ohitura osasuntsuak barneratzea, elkar - erantzukizunaren inguruko ardura banaketa azpimarratzea edota, euskararekiko motibazioa eta sentsibilizazioa ere indartu nahiko dute, eta hori, jarduera atsegin eta gozagarrien bidez egingo dute.
Bestalde, landuko diren xedeen artean lagun arteko euskarazko harremanak sustatzea ere jorratuko dute. Sukaldaritza tailerrean parte hartuko duten gaztetxoek, amantala eta sukaldeko trapua eraman beharko dute. Postreak, saltsak, eguneko menuaren azalpenak edo jakien piramidearen murala jorratuko dituzte besteak beste.