Aurten ere, Okondoko umeek larunbat arratsaldetarako hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute.
Haurrek ikasturte berrirako lehen hitzordua asteburu honetan bertan izango dute Okondo Begira elkartearen eskutik. Lehendabiziko ekintza azaroaren 7an izango da, larunbatean bertan. Zehazki, elkarteak sorpresa duen argazki makina bat egiteko plana proposatuko die Okondoko umeei.
Arratsaldeko 17:30etatik 19:30ak arte hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango dute haurrek. Kultur Etxeko 2. solairuko areto handian gauzatuko dituzte ekintzak.
Hurrengo hitzordua abenduaren 12an izango da eta egun horretarako Gabonetako Zuhaitza egiteko proposamena luzatuko diete Okondoko gazteei; izozkietako makilak, borlak, brillantina… erabiliz osatuko dute zuhaitza.