Paula Kasaresek euskaraz ez dakiten gurasoentzako solasaldia emango du

“Euskara zure etxean sartu den hizkuntza” izenburuko hitzaldia emango du Paula Kasares sozio-linguistak. Okondoko guraso ez euskaldunei zuzendu dute. Euskara, etxean sartu den hizkuntza izaki, seme-alaba eta gurasoen arteko euskararen erabilera modu errazean praktikatzeko gako garrantzitsuak ekarriko ditu Okondora.

Hitzordua, azaroaren 3an, asteartean, izango da Okondo Eskolan arratsaldeko 17:00etan. Euskaraz ez dakiten gurasoei gaztelaniaz mintzatuko zaie Paula Kasares sozio-linguista eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak.

Berbaldian parte hartu nahi duten gurasoek seme-alabekin joan ahal izateko, haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute.

Solasaldia euskaraz ez dakiten gurasoentzat da. Horrela gaztelaniaz argituko dizkie gurasoei familian euskaraz hitz egiterakoan sortzen zaizkien kezkak.

D-erduan ikasten edo ikasiko duten umeen guraso askok ez dute euskaraz hitz egiten eta horrek hainbat zalantza sortzen dizkienez, Paula Kasaresek euskara etxean modu samurrean sartu ahal izateko hainbat ideia, gako eta gomendio emango ditu.

Euskara egunerokotasunean, norberaren etxean ahalik eta modu naturalenean erabiltzeko bidea landuko du Paula Kasaresek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide