Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak bere bikotea erasotzen saiatzeagatik

Erredakzioa 2015eko urriaren 26a

Bikotekidea erasotzen saiatzeagatik Ertzaintzak 38 urteko gizon bat atxilotu zuen ostiralean 20:40ak aldera Okondon. Erasoa ekiditeko gizona erreduzitu behar izan zuela adierazi du Ertzaintzak -hau da, indarra erabili behar izan zuten egoera kontrolatzeko-. Horren ostean poliziek gizona atxilotu zuten eta larunbatean epailearen aurrean deklaratu zuen akusatuak.

Okondoko alkatea Sergio Tatok nabarmendu du udalak indarkeria matxistaren aurkako jarrera daukala, baina epaileei dagokiela gertatuakoaren inguruan erabakiak hartzea.

Ertzaintzak jakinarazi du 38 urteko gizon bat atxilotu zuela ostiralean 20:40ak aldera Okondon. Poliziak azaldu du gizonezkoa bere bikotea erasotzen saiatu zela.

Modu berean, erasoa ekiditeko gizona erreduzitu behar izan zuela adierazi du Ertzaintzak. Horren ostean poliziek atxilotu zuten eta larunbatean epailearen aurrean deklaratu zuen akusatuak.

Okondoko alkatea Sergio Tatok nabarmendu du udala indarkeria matxistaren aurkako jarrera daukala eta orain epaileek erabaki behar dutela gertatutakoaren inguruan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide