Okondoko udalak bere basoetan zer egingo den erabakitzeko kudeaketa plana prestatu nahi du. Horretarako enpresa baten zerbitzuak kontratatu ez ezik, herriko elkarte eta abeltzainekin elkartuko da haien ekarpenak jasotzeko hurrengo astetik aurrera.
Pinuetatik aniztasunera
Sergio Tato alkateak azaldu du orain arte udal basoak pinuak landatzeko bakarrik erabili direla -tontorrak ezik, abeltzainei utzi baitizkiete-.
2015a bukatu baino lehen amaitu nahi dute basogintza kudeaketa plana eta horretarako udaleko landa eremuak ikertuko ditu kontratatuko enpresak.
Horren bitartez lur eremu bakoitzeko erabilera egokiena argitu nahi dute. Horrela zuhaitz hostotsuak, hazkuntza azkarreko espezieak, tokiko zuhaitzak edo beste landare motak jarri nahi dituzte lurraren eta eguraldiaren ezaugarrien arabera.
Ideia berriak
Alkateak azaldu du ohiko erabilerak ez ezik -aska, adibidez- ideia berriak garatzea gustatuko litzaiokeela udalari. Ideia berri horien artean onddoak haz dadin lurrak erabili nahiko lituzkete.