Mungian dago Olentzeroren etxea eta aurtengo Gabonetarako hilabete bi geratzen direnean, Okondoko udalak txango familiarra egiteko autobusa antolatu du, urriaren 24rako.
Mungian dauka Olentzerok bere baserria. Izenabaduba Basoan kokatuta dago, eta han, berarekin batera hainbat lagun bizi dira, besteak beste; Mari Domingi, laminak, jentilak… eta baita Napo astoa ere.
Sorginen Baratza barrena ibili, joko elkarreragileekin jolastu… Olentzeroren etxean denetik dagoela ohartuko dira Okondoko familiak.
Guzti horretarako eta baita, bisita antzeztuaz gozatzeko, txangoa egingo dute Okondon urriaren 24an, larunbatean. Izena emateko epea urriaren 16an bukatuko da eta horretako udaletxean izenemate fitxa bete, edo, Vital Kutxan Udalaren kontuan ordainketa egin, eta ondoren, ordainagiria udalean aurkeztu beharko dute ( 12 urte artekoak doan eta 12 urtetik gorakoak 8 euro). Adin gabekoak zaintzaile baten laguntzarekin joan behar dute (guraso, legezko tutore…) eta, autobusean 55 toki daudenez, izena ematerako hurrenkeran gordeko dituzte (lehentasuna erroldatuentzat).
Autobusa 10:30ean aterako da Txaparro eta Batzokiko geltokietatik. Olentzeroren etxean 2 ordutako bisita gidatuaren ondoren bokata jateko tartea egongo da, 15:00etan Mungiatik aterako baita autobusa Okondora bueltan.