Industrialdeko errepidean eta bolatokian lanak egingo dituzte

Erredakzioa 2015eko urriaren 5a

Okondoko udalak bi obra egingo dituela iragarri du. Arabako Foru Aldundiko Obra Txikien Foru Planaren bitartez eremu industrialeko errepidea konponduko dute, bertan baitaude enplegua sortzen duten enpresa gehienak. Lan horiek egiteko 35.000 euroko aurrekontua izango dute.

Okondoko udalak bi obra egingo dituela iragarri du. Arabako Foru Aldundiko Obra Txikien Foru Planaren bitartez eremu industrialeko errepidea konponduko dute, bertan baitaude enplegua sortzen duten enpresa gehienak. Lan horiek egiteko 35.000 aurrekontua izango dute.
Bestalde, Arabako Foru Aldundiko diru-laguntzekin ere, frontoian konponketak gauzatuko dituzte. Kasu horretan aldundiak auzolanak diruz laguntzeko erabiltzen duen programa baliatuko du Okondoko udalak.
Konponketen helburua da frontoiaren alde bat ixtea, tximinia eraikitzea, argiak jartzea eta kanalizazioak hobetzea. Lan horiek guztiak egiteko Bolatoki elkarteko kideek tokiko erakundeko laguntza izango dute.
 
 
 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide