Okondoko Irabien auzoko jaietan, aurtengo berrikuntzen artean, Koadrilen bazkaria antolatu dute, igandean izango den arren, antolakuntzak urriaren 3rako izena emateko deia zabaldu du.
Abiapuntua ostiralean
Ostiralean, urriaren 2an, Okondoko Irabien auzoan jaurtiko dute txupina arratsaldeko 18:30ean. Horrekin batera eta festei hasiera emateko Magic Show-a egongo da, handik ordubetera Odoloste-jatea, 21:00etan Mus Txapelketa eta gaueko 22:00etan Dantzaldia.
Larunbata
Larunbatean goizeko 11:00etan Marmitako eta Tortilla lehiaketa egingo dute eta horretarako batzordeak eskainitako patatak banatuko dizkiete parte hartzaile guztiei.
12:30ean meza eta ate irekiak egongo dira erretiratuen elkartean. Ondoren 13:00etan, Bermut-dantzaldia eta arratsaldera arte atsedena hartuko dute. 18:00etan, haurrentzako jolasak eta puzgarriak, horrez gainera, Tute-Txapelketan parte hartzeko aukera ere egongo da.
20:00etarako saltxitxak eta solomoa dastatuko dituzte euro baten truke, eta gaueko 21:00etan mozorro lehiaketa eta ostean, dantzaldia.
Azkenengo eguna
Irabiengo jaiei bukaera emateko, Koadrilen bazkarirako antolaketari hasiera emango diote, horretarako parte hartze hartzaileak 10:30ean bertan egon beharko dute. 12:00etan, artisau-lanen eta baratzezaintza produktuen erakusketa eta landareen lehiaketa iragarri dute. Bestalde, mokadu goxoa jateko, 13:00etan Muskuilu-jatea egingo dute.
Arratsaldeko 17:0etan, Carlos Marques Lopes Memoriala Futbol-partida antolatu dute; aurten hil den Carlos Marques Lopesen omenez egingo dute ekitaldia. Jarraian, Pony-etan ibilaldiak eta Briskako txapelketan parte hartzeko aukera izango dute.
Argazki lehiaketa
Igandean, asteburuan zehar Irabiengo Jaietan egindako argazkien proiekzioa eta herritarren epaia ezagutuko da. Horrez gainera, larunbat eta igandean, Izalde tabernan Mahai-futboleko txapelketa martxan jarriko dute.
Koadrilen bazkaria, parte hartzailea
Aurtengo berrikuntzen artean, Koadrilen bazkaria dagoenez, izena emango dutenei, arroza eta oilaskoa banatuko dizkiete. Hainbat dira parte hartzeko baldintzak: Urriaren 3a baino lehen izena eman eta taldeko zenbat kide izango diren jakinarazi beharko dute Batzoki, Izalde edo Super Okondon.
Jai Batzordeak oilaskoa eta arroza banatu eta janaria bertan prestatu beharko dute koadrilek. Horretarako, egokitako tokia egongo da eta 15:00etatik aurrera, aurrez batzordeak atondutako lekuan bazkalduko dute koadrilek.