Frontoiko konponketak eta haur-eskola eta ikastola lotzeko lanak proposatuko dituzte Foru Planean

Erredakzioa 2015ko ira. 23a, 12:14

Okondoko udal osoko bilkuran erabaki dituzte zein izango diren Arabako Foru Aldundiari aurkeztuko dizkioten proiektuak Foru Planean txertatu ditzan.

Alde batetik, Okondo Aurrera eta EAJ taldeek onartu zuten frontoiaren konponketa. 400.000 euroko inbertsioa suposatuko duela aurreikusi dute. Hormak, teilatua, armailak eta irisgarritasuna konpontzeko asmoa daukate. 

Bestetik, EAJ eta EH Bildu alderdiek adostu zuten haur-eskola eta ikastola lotzea eta inguruak konpontzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide