Iraila bitartean jasoko ditu Okondoko Udalak larreen aprobetxamendurako baimen eskaerak, eta jada, horri lotuta, baldintzak eta betebeharrak ere jakitera eman ditu. Besteak bete, bazkalekuak ustiatuko dituzten abereek indarrean dauden osasun eta kontrol-baldintzak betetzeaz gainera, behar bezala identifikatuta egon beharko dute.
Deialdian, mendian askak jartzea guztiz debekatuta dagoela zehazten dute, baina ez da hori kontuan hartu beharreko ohar bakarra.
Bete beharreko baldintzen artean, hurrengoak daude besteak beste: adin nagusikoa eta erretiratu gabea izatea, erroldan herritar gisa izena emanda gutxienez urtebeteko antzinatasuna izatea, kanonak eta ordainarazpenak eta betebeharrak eguneratuta aurkeztea, abereen jabe edo abeltzaintzarako ustiapen baten jabe izatea, eta bukatzeko, abereentzako nahikoa lur eta aterpe egoki izatea ere eskatuko da.
Interesdunak hori guztia agiri bitartez egiaztatu beharko du Okondoko Udalean iraila bitartean.
Larreen aprobetxamendurako emango diren baimenak Okondora mugatuta daude, eta interesdunak nahikoa bazka izan beharko du bere abereak elikatzeko mendian egotea posible ez denetan.
Horrenbestez, Okondo Udalaren EPMetako eztia lortzeko ustiapenak eta larreen ustiatzeko baimena eskatu nahi duten interesdunek 2015eko irailean aurkeztu beharko dituzte hala eskaera, nola dokumentu guztiak.