Txakurrak izango dira udal igerilekuen bezeroak

Erredakzioa 2015ko ira. 14a, 18:17

Bihar Okondoko igerilekuak txakurrez bete daitezke. Izan ere, haientzako eguna da. Igandean bukatu zen igerilekuen udako denboraldia eta ura garbi dagoenez, txakurrek eta haien jabeek disfrutatzeko eguna sortu dute. Txakurrek igerilekuetan bainua hartu ahal izango dute, baita jabeek ere.

Arauak

Liskarrik ez egoteko hainbat arau jarri ditu antolakuntzak. Batetik, pertsona bakoitza izango da bere txakurraren jabe, hau da, beste txakur batzuekin borrokak ekidin, kakak garbitu... beharko du.

Bestetik, txakur asko egotekotan, bainua hartzeko txandak egingo dira. Igerilekuetara soilik, txakurrak dituzten pertsonak sartu ahal izango dira. Igerilekuko gunera gainera, arduradunaren baimenarekin sartu behar izango da eta jabea nahi izanez gero, txakurrarekin sar daiteke uretara.

Horrez gain, ordutegiaren barnean ordu erdiko tartea egongo da liskarrak sortzen dituzten txakur horientzat. Horiek bakarrik sartu ahal izango dira bainua hartzera 14:00etatik 14:30ak arte. Txakurraren izaeraren arabera ere, txakurra lotuta izatea gomendatzen du antolakuntzak.

Ura klororik gabeko izango da txakurrei kalte ez egiteko. Antolakuntzak azpimarratu nahi du, legalki inork ez duela bainua hartuko hurrengo urtera arte eta ura aldatzeaz gain igerilekuak desinfektatuko dituztela.  

Ordutegia

Egun osoko ekintza izango da. Goizeko 12:00tatik 13:30ak arte eta  17:00tatik 19:30ak arte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide