Okondoko barraskilo lasterketa, jaietako ekintza bitxi guztien arteko izar

Erredakzioa 2015ko abu. 21a, 10:00

Plazan zirkulu bat egiten da klarionarekin. Barraskilo parte hartzaileak zirkuluaren erdian jartzen dira, bakoitzak oskolean bere zenbakia itsatsirik duela.
Horrela hasten da Barraskilo Lasterketa. Bukaera, berriz, parte hartzaileetako batek zirkuluaren marra zeharkatzen duenean izango da. Barraskilo hori izango da lasterketaren irabazlea.

Oso ekintza frikia dirudien arren, Barraskilo Lasterketa Okondoko jaietako klasiko bat bilakatu da. Aurten abuztuaren 25ean egingo da, arratsaldeko seietan, eta parte hartzaile ugari egongo direla aurreikusten dute, umeak bereziki.

Lasterketa hori ez da, baina, jaietan egongo den ekintza bitxi bakarra izango.

Ekitaldi berezi gehiago
Okondoko Jaiak ezaugarritzen dituen zerbait egotekotan, egitarauko ekintza bitxien sorta da. Ekintza horien artean Ezkonduen eta ezkongabeen arteko futbol partida izango da, seguru asko, normalena.

Txupinazoa baino lehen egongo den Field target txapelketa izango da aurtengo nobedadea. Aire konprimituzko armekin punteria onena nork izan, horretan datza norgehiagoka.

Hortaz gain, plater jaurtiketa txapelketa ere egongo da, Tutean jolastea aspergarria suertatzen zaienentzako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide