Asteburuan hasiko dira Okondoko San Bartolome jaiak

Erredakzioa 2015ko abu. 20a, 09:30

Okondoko jaiak igandean hasiko dira, nahiz eta, larunbatean jubilatuentzat bazkaria dagoen. Jaiak gogotsu datoz eta igandetik astearteraino hainbat ekintza egongo dira herrian. 

Okondoko sarreran artzain baten eskultura dago, herrira gerturatzen direnei “ongi etorria” egiten diena. Artzaintzak herrian izan duen garrantzia omentzeko asmoz eginiko eskultura da.

Hala eta guztiz ere, jaiak hasten direnean badirudi okondoarrek artzainekiko begirunea galdu egiten dutela. Hala zirudien gutxienez 2013ra arte. Urte hartakoa izan zen azken aldia zeinetan San Bartolome Jaiei hasiera emateko artzain baten panpina plazako eszenatokian urkatu zuten.

“Txomin artzaina” zen panpinaren izena, eta jai guztiak ematen zituen eszenatokiaren gainean eskegita. Panpina urkatzearen ohitura, baina, ez zen oso zaharra. “Jai Batzordeko kide bati bururatu zitzaion, duela sei urte inguru”, oroitu du Sergio Tato alkateak. Aspaldiko ohitura ez zenez, pertsonaia albo batera uztea erabaki zuten iazko jaiak prestatzeko osatu zen Jai Batzordeko kideek. “Nahiko ohitura makabroa iruditzen zitzaigun artzaina jaietan zintzilik izatea”. Horrela argudiatu zuten erabakia.

Pertsonaia berri baten bila
Txomin artzaina ordezkatzeko pertsonaia bat asmatzeko asmoa zutela gaineratu zuten Jai Batzordeko kideek, baina denbora falta medio ez zioten lan horri ekiterik izan. Gauzak hala, aurten ere Txomin artzaina urkatua izatetik libratuko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide