“Ametsus-eko kide beteranoenekin hitz egin nahi dut, pregoia osatzeko"

Txabi Alvarado Bañares 2015ko abu. 20a, 10:00

BEGOÑA RODRIGUEZ GOMEZ (Zalla, 1972) Ametsus emakume elkarteko kidea da. Berak irakurriko du jaietako pregoia, elkarteko kideen partez. 

Aurtengo jaietako pregoilariak izango zarete. Pozik?
Ametsus emakume elkarteak 25 urte bete ditu, eta makina bat ekintza egin ditu urte horietan zehar (tailerrak, hitzaldiak, sukaldaritza ikastaroak...).
Nik denbora gutxi daramat elkartean, baina 25 urteetan zehar elkartean lanean aritu diren emakumeek nik uste dut merezi dutela gogoratuak izatea.

BEGOÑA RODRIGUEZ GOMEZ (Zalla, 1972) Ametsus emakume elkarteko kidea da. Berak irakurriko du jaietako pregoia, elkarteko kideen partez. 

Aurtengo jaietako pregoilariak izango zarete. Pozik?
Ametsus emakume elkarteak 25 urte bete ditu, eta makina bat ekintza egin ditu urte horietan zehar (tailerrak, hitzaldiak, sukaldaritza ikastaroak...).
Nik denbora gutxi daramat elkartean, baina 25 urteetan zehar elkartean lanean aritu diren emakumeek nik uste dut merezi dutela gogoratuak izatea.

Pregoia nolakoa izan den pentsatu duzue jada?
Oraindik ez dugu ezta zirriborro bat ere ez (barreak). Nik, elkarteko kiderik gazteena naizen aldetik, elkartean denbora gehien daramatzaten kideekin hitz egiteko asmoa daukat.

80 urte baino gehiago dituen eta ni bezala Begoña deitzen den emakume batekin hitz egin nahiko nuke bereziki, taldea nola hasi zen jakiteko. Horrela, pregoia irakurtzen dudanean jendeak jakingo du Ametsus nondik datorren eta nola hasi zen elkartearen ibilbidea.

"Jaietako ia ekintza guztietan hartzen dugu parte"

Eta nondik dator eta zer ibilbide egin du, bada, Ametsuts-ek?
Ezer gutxi esan dezaket horren inguruan. Oso pozik nago pregoia irakurtzeko hautatu nautelako, baina ez dut Begoñak (kide beteranoak), adibidez, bezainbeste informazio elkartearen inguruan. Horregatik, ezer baino lehen, berarekin hitz egin nahi dut.

Zer nolako ekintzak egiten ditu Ametsuts-ek?

Ehoziriak, joskintza eta errestaurazio eskulanak egiten ditugu bereziki. Baina aurten ezin izan dugu gauza askorik egin, gure lokala obretan egon delako. Baina hitzaldiak eta hainbat gaien inguruko ikastaroak ere eskaini ditugu.

Jaietan ere parte hartzen duzue, ez?
Bai, bai. Hainbat ekintza egiten ditugu. Berez ia ekintza guztietan hartzen dugu parte: Paella eta tortilla lehiaketan gaude, eta arkumearen erreketan ere laguntzen dugu. Aurten txorizo eta solomo pintxoak egiten ere lagunduko dugu, txosnan ere egongo gara... leku guztietan.

"Geroz eta jende gazteagoa dago. Horregatik, elkartea mantentzea espero dugu"

25 urte beteta, beste 25 betetzeko indarrarekin?
Noski baietz! Marka altu utzi beharko dugu! Orain arte egon direnak 25 urte iraun dute, eta hori lehen Okondon jende gutxiago zegoela. Jendeak parte hartzen jarraitzen du.

Geroz eta jende gazteagoa dago, gainera. Horregatik, mantentzea espero dugu; garrantzitsua da hori.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide