San Romango Jaiak: Bi barruti, bi parrokia, bi jai

Erredakzioa 2015ko abu. 7a, 10:24

Datorren asteburuan ospatuko dira San Romango Jaiak. Hemen kontsultatu daiteke larunbateko egitaraua eta hemen igandekoa. 

Datorren asteburuan ospatuko dira San Romango Jaiak. Hemen kontsultatu daiteke larunbateko egitaraua eta hemen igandekoa. 

Okondoko Jaiak bi festez osatuak daudela esan daiteke. Alde batetik, San Romango Jaiak daude, aurten abuztuaren 8 eta 9an ospatuko direnak. San Bartolomeko Jaietarako, berriz, abuztuko bigarren hamabostaldira arte itxaron behar da, abuztuaren 22tik 25era bitartean izango baitira.

Bi jai horien zergatia parrokiekin erlazionatua dago. Okondogoienan dago San Romango parrokia, eta izen bereko jaiak barruti horretan ospatzen dira. Okondoibarran, berriz, San Bartolome parrokia dago, eta barruti horren inguruan egiten dira jaietako ekintza gehienak.

Bi barrutiak (Okondogoiena eta Okondoibarra) elkarren artean geografikoki nahiko banatuak daude. Hori ere izan daiteke bi jai egotearen beste arrazoietako bat.

Ohiko egitaraua
Aparteko berrikuntzarik gabe datoz San Romango Jaiak, aurtengo egitaraua iazkoaren oso antzekoa baita. Berrikuntza nagusia musika-eskaintzan dago: iaz Nafarroako jota-taldea egon bazen, aurten Humberto Luis Mariatxiak hartuko du jaia girotzearen ardura. Igandean berriz, umeentzako gaztelu puzgarria eta zezen mekanikoa egongo dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide