Uztailaren 18ko gaua, gau berezia izango da. Izan ere, Okondogoienak Kobatan egingo duten kanpaldia antolatu du. 5 euroren truk, edonork parte har dezake kanpaldian.
Bihar bukatuko da izena emateko epea. Horretarako “La Ventanilla” edo “Lotxarain” okindendara jo beharko dute parte hartzaileek. Arratsaldeko 18:00ean izango da irteera eta antolakuntzak kotxe bat izango du parte hartzaileen motxilak eta kanpin dendak igotzeko. Horri esker mendizaleek, pisurik gabe igo ahal izango dira.
Egitaraua
18:00ean izango da irteera zerra hegalean. Kanpalekuan, ordea, txitxiburduntzia egongo da 21:00ean. Trikitilariaren soinua ez da faltako. Goizean goiz altxatu beharko dira mendizaleak, izan ere gosaria egongo da 9:00ean Okondoko tokirik altuenera igo baino lehen. 10:30ean izango da hamaiketakoa.
Eraman beharrekoa
Antolakuntzak gutxienez hurrengo gauzak eramatea gomendatzen du: Aldatzeko arropa, kanpin denda, lo zakua, zerria, esku-argia, ura, bidetik jateko janaria eta afaria.