EH Bilduk salatu du Okondo Aurrerak oraindik ez duela bilerarik egin oposizioarekin

Erredakzioa 2015ko uzt. 11a, 09:41

EH Bilduk oharra zabaldu du Okondo Aurrera taldeak egindako adierazpenei erantzuteko. Horrela, koalizioak argudiatu du EAJrekin adostasuna heldu dela Okondo Aurrera ez delako haiekin harremanetan jarri.

Horretaz gain, EH Bilduk harropuzkeriaz jokatzea leporatu dio udal gobernu taldeari eta akordiorik lortzeko asmorik ez daukala ere esan du.

EH Bilduk oharra zabaldu du Okondo Aurrera taldeak egindako adierazpenei erantzuteko. Horrela, koalizioak argudiatu du EAJrekin adostasuna heldu dela Okondo Aurrera ez delako haiekin harremanetan jarri.

Horretaz gain, EH Bilduk harropuzkeriaz jokatzea leporatu dio udal gobernu taldeari eta akordiorik lortzeko asmorik ez daukala ere esan du.

Koalizioak azaldu du horren adibidea dela Plan Foralarekin gertatu dena. EH Bilduk adierazi du lan horien inguruko proposamenak oso azalekoak izan direla eta azken unean egin dituztela: “Okondo Aurrerak jakinda gaiaren garrantzia, gure ustez, intentzio osoz azken momenturako utzi dute, urduritasun egoera sortuz exijitzen digu oposizioari proiektu horien alde bozkatzea
jakin barik obra horien nondik norakoa, aurrekontua, finantzatzeko modua... eta proposamen horiek aurrera ez ateratzerakoan oposizioari errua leporatzea eta listo. Gobernu taldeak aurkezten duenez oposizioak onartzea baino ez dugula egin behar sinistuta daudela dirudi. Gero nahikoa daukate esatearekin besteok batu egin garela.”

EH Bilduren ustez udal gobernu taldeak ez du onartu gehiengo osoa ez daukala eta ondorioz bere jarrera aldatu behar duela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide