"EAJ eta EH Bilduren arteko akordioak gobernagarritasuna" arriskuan jartzen duela salatu du Okondo Aurrerak

Erredakzioa 2015ko uzt. 10a, 17:02

Okondoko udal gobernu taldeak oharra zabaldu du herritarren artean salatzeko EAJk eta EH Bilduk udaleko gobernagarritasuna arriskuan jartzen duela.

Okondoko udal gobernu taldeak oharra zabaldu du herritarren artean salatzeko EAJk eta EH Bilduk udaleko gobernagarritasuna arriskuan jartzen duela.

Uztailaren 2an egindako udal osoko bilkura hartu du aintzat Okondo Aurrerak jeltzaleek eta EH Bilduk akordioa dutela adierazteko.

Pasa den astean oposizioak adostu zuen alkatearen lan jardunaldia erdira murriztea. Okondo Aurrerak ziurtatu du egun horretan EH Bilduko bozeramaileak esan zuela EAJ eta EH Bildu ados zeudela hainbat gaietan eta aurretik landu zutela.

Kritikak

Okondo Aurrerak salatu du EAJk hainbat lekutan igo dituela alkateen soldatak EUDEL-eko irizpideak jarraituz, Okondon alkataren soldatza murritzen duen bitartean.

Bestalde, EH Bilduri leporatu dio 2015eko aurrekontuetan onartzea alkateak lan jardunaldi osoa izatea. Gainera, talde independenteak esan du 1999an Euskal Herritarrok taldeak babesa eman ziola alkateak lanaldi osoa izateari.

Okondo Aurrerak uste du oposizioko taldeek ez dituztela hauteskundeen emaitzak onartu eta ez dakitela zein neurrian kaltetuko duten udaleko funtzionamendua.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide