Uztailarekin batera, urteroko Okondoko Txakolin Jaiaren hitzordua heltzear dago. Uztailaren 11n, larunbat honetan bertan alegia, eguerdiko hamabi eta erdietatik aurrera Txakolin Jaia ospatuko dute Okondon.
Dastatzea egingo dute, txerri saiheskia piperrekin eta hegaluzea piperrekin, besteak beste. Berrikuntzen artean beraz, okela zein arraina jateko aukera egongo da.
Horrez gainera, haurrentzako tailerrak eta jolasak ere egongo dira. Aurtengo gonbidatua, eta era berean Okondoko Txakolin Jaiaren ama pontekoa Toti Martinez de Lezea idazlea izango da, berak hartuko du ardura nagusia, izan ere, ordu batean bere esku joango da topa egiteko ardura nagusia. Diskurtsua egingo du.