Ekainaren 13an irekiko dituzte Udal Igerilekuak

Aurtengo udako denboraldia ekainaren 13an, larunbatean, hasiko da. Uda honetan Taldesport taldeak kudeatuko ditu igerilekuak.

Aurtengo berrikuntzen artean, familia ugariek abonu bereziak izango dituztela dela azpimarratu dute Okondoko Udaletik beraz, familia horiek Udalera jo eta abonu berezia atera ahal izateko eskaera egin beharko dute.

Ordutegia

Udal igerilekuen ordutegiari dagokionez ekaina eta irailean eguerdiko 12:00etan ireki eta 20:00ak arte egongo da bainatzeko aukera, aldagelak 20:30etan itxiko dituzte.

Bestalde, uztaila eta abuztuan goizeko 11:30etatik 20:30ak arte zabalduko dute ur-gunea eta aldagelen itxiera ordua 21:00ak.

Prezioa

Prezioari dagokionez, aipatu bezala, famili ugariek, abonua atera baino lehen, Okondoko udaletik pasa beharko dute. Ohiko familientzat, baldin eta Okondon erroldatuta badaude, udako abonua, 32€ren truke eskuratu dute eta bakarkakoek 25 euroan.

Okondoarrak ez diren familiek 75 euroan erosteko aukera dute, eta herrian erroldatuta ez dagoen bakarkakoak 40€an.

Tabernak irekiko du

Okondoko Udaletik jakinarazi dute, Tabernako zerbitzua egon, egongo dela, baina ez dute zehaztu eskainiko diren zerbitzuak, ordutegirik edo nork kudeatuko duen.

Horrez gain, haurrentzat igeriketa ikastaroa egitekoak direla aurreratu dute.

Egunotan, igerilekuak atontzen ari dira eta jada, neguan puskatu zituzten kristalak konpondu dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide