Okondoko Udal Igerilekuetan uztailean haurrentzat zuzendutako igeriketa ikastaroa eskainiko dute. Ikastaroa uztailaren 7tik 30era bitartean izango da, astean bi egunez egingo dira: asteartetan eta ostegunetan emango dituzte klaseak arratsaldeko lauretatik bostetara bitartean.
Haurrentzat zuzendutako ikastaroa izanik, bost eta 12 urte bitartekoek eman ahalko dute izena, eta apuntatzeko epea ekainaren 26an bukatuko da, horretarako, udaletxean bertan bete beharko dute orria.
Ikastaroa egiteko 12 umetako taldea osatu beharko da, bestela ez da ikastarorik egingo, eta prezioari dagokionez, 20 euro ordaindu beharko dira eta familia ugariaren kasuan 15 euro.