San Joan sua piztuko dute eta urteroko ohiturari jarraiki, Okondoko futbol zelaiaren inguruan egingo dute festa. Arratsaldeko zazpi eta erdietan jarri dute hitzordua, eta orduan, umeentzako jolasak eta musika egongo dira.
Giroa berotzen joateko, txosna ere zabalduko dute eta ogitartekoak zein edariak ere egongo dira salgai. Aurtengo berrikuntzen artean, San Joan gaueko egitarauan, Okondoko Emakumeen elkarteaz gain, hau da, Ametsuts taldeaz gainera, Okondoko Guraso Elkarteak ere parte hartuko du, izan ere, txosnan bertan lortutako dirua, Okondo eskolako ekintzetarako bideratuko baitute.
Gaueko hamarretan piztuko dute sua eta orduan ekingo diote txokolatada herrikoiari.