09:00etan eta 09:30ean izan dira udalak eratzeko udalbatzak Okondon eta Amurrion, hurrenez hurren. Okondon Sergio Tatok -Okondo Aurrerako hautagaia- eta Amurrion Josune Irabien EAJko hautagaiak eskuratu dute alkatetza.
Bi herrieta, Amurrion zein Okondon, zerrenda bozkatuenak lortu du bere zerrendaburua alkate izatea.
Okondoko kasuan EAJk eta EH Bilduk ere bere hautagaiak aurkeztu dituzte eta Amurrion aldiz EH Bilduk, Amurrio Guk Baik eta Orain Amurriok proposatu dituzte haien zerrenda buruak.
Sergio Tatok eta Josune Irabienek mezu bera zabaldu dute; hurrengo 4 urteetan gainerako alderdiekin akordio zabalak lortzen saiatuko direla, alegia.