Euskarak piztuko du herria datozen egunotan

Okondoko Udalak, herriko elkarteek eta Arabako Foru Aldundiak, Araba Euskaraz egunaren atarian euskaraz jantziko dute Okondo herria, beraz, euskarak piztuko du herria.

Igandea, hilak 14, ospatuko da Araba Euskaraz, Oiongo Ikastolaren aldeko festa, aurten, Arabako hiriburura eramango dute jaia, Gasteiza, alegia.

Okondoko Udalak, herriko elkarteek eta Arabako Foru Aldundiak, Araba Euskaraz egunaren atarian euskaraz jantziko dute Okondo herria, beraz, euskarak piztuko du herria.

Igandea, hilak 14, ospatuko da Araba Euskaraz, Oiongo Ikastolaren aldeko festa, aurten, Arabako hiriburura eramango dute jaia, Gasteiza, alegia.

Okondon ere euskararen aldeko jaia

Bien bitartean, Okondon, ostiralean bertan ekingo diote egitarauari arratsaldeko 17:30ean; Arenalde Parkean umeentzako tailerrak egongo dira.

Arratsaldeko 20:00etan Arenalde Parkean bertan, Diskojaia egingo dute, haur, gazte eta familientzat.

Ondoren, Afari-Dastatzea egongo da, -bi kazola eta ogia-, hori ere Arenalde Parkean bertan.

Txartelak

Horrez gain, edariak erosteko txosna ere zabalduko denez, 2 euroren truke Afari-Dastatzeaz gozatzeko aukera eskainiko dute. Kontuan izateko oharra; bertako mokadu goxoak jan eta tragoxka hartzeko, aurrez erosi beharko dira txartelak, ekainaren 11 arte egongo da denbora horiek eskuratzeko.

Txartelak ohiko tokietan egongo dira salgai; Okondoko tabernatan, supermerkatuan eta baita Okindegian ere. Ostiralean festak jarraituko du eta Arenalde Parkean gaueko hamarretan Diskojaiaren jarraipena iragarri dute.

Larunbateko egitaraua

Larunbatean, hilak 13, Okondo Eskolatik aterako den Mendi-Txango familiarra proposatzen dute, goizeko 09:30ean aterako da eta Aspuru auzoa, Ermu, Torrontegieta, Kamaraka, Kastillozar, eta Aspurura ibilaldia osatzeko plana egin dute.

Eguraldi txarra egingo balu, Mendizaletasunari buruzko familientzako solasaldia egiteko B plana ere prest dago. Hitzaldia, Okondoko Eskolan egingo lukete eta bertan hizpide hartuko dituzten gaien artean; nola sustatu mendizaletasuna, mendian ibiltzeko aholkuak, materialak eta abar jasoko dira. Txangoan zein solasaldian parte hartzeko, aurrez eman beharko da izena, horretarako, Okondoko Udalera deitu beharko dute interesdunek, 945 89 80 23ra ekainaren 11 baino lehen.

Igandean Gasteiz

Euskarak dena piztu duenean, orduan ospatuko da, ekainaren 14an, igandean, ARABA EUSKARAZ FESTA GASTEIZEN eta horretarako ere autobusak antolatu dituzte. Goizeko 10:00tan autobusa aterako da eta geltoki bi egongo dira; Batzokian bata eta Txaparron bestea. Gasteiza autobusez joateko izena eman beharko da ekainaren 11 baino lehen Okondoko Udalean bertan, prezioari dagokionez; 12 urtetik beherakoek euro bat ordaindu beharko dute, eta hamabi urtetik gorakoek 3 euro. Bestalde, Okondo Udalak ohartarazi du, Gasteiza joango den autobusa ateratzeko gutxienez 20 lagunek eman beharko dutela izena.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide