“Aiaran Athletic zaletasuna oso sakabanatuta dagoen arren, oso zaletu aktiboak dira”

ANA MAYBE ALUSTIZA (1958, Okondo) INNOVAMK-ko produkzio arduraduna. “NUESTRAS PEÑAS, LA VERDADERA FUERZA DEL LEON” liburua egiten egin du lan azken hilabeteetan. Jada salgai dago eta bigarren atala aurreikuspenen artean ez bazuten ere, orain, ez diote horri atea inolaz ere ixten.

ANA MAYBE ALUSTIZA (1958, Okondo) INNOVAMK-ko produkzio arduraduna. “NUESTRAS PEÑAS, LA VERDADERA FUERZA DEL LEON” liburua egiten egin du lan azken hilabeteetan. Jada salgai dago eta bigarren atala aurreikuspenen artean ez bazuten ere, orain, ez diote horri atea inolaz ere ixten.

Nuestras peñas, la verdadera fuerza del león” hauxe da azken liburuaren izenburua…

Bai horixe! Espainia guztitik, zein atzerritik barreiatuta dauden Athletic-eko peñen garrantzia nabaria da, baina, are gehiago, zaleek Athletic-eki ematen dioten babesa.

Zeintzuk dira Aiaran dauden Athletic-eko peñak?

Ofizialak bi, guztira 4 dira. Ofizialak, hau da, Nazioarteko Federazioko kuota ordaintzen dutenak; Artziniegako Tiburón peña eta Amurrioko Etxegoien peña. Ofizialak ez direnen artean, Laudion dauden: Orbaiz peña eta Laudioko Athletic Club Taldea.

Aiarako Athletic zaleak zer nolakoak dira?

Aiaran zaletasuna oso sakabanatuta dagoen arren, oso zaletu aktiboak dira eta asko ematen dute beraien taldearen alde. Ia herri osoak janzten du kamiseta zuri-gorria San Mamesera joateko.

Zein da Aiarako gunerik lehoiena?

Oro har, Aiara osoa. Artziniega, Amurrio eta Laudion oso ohikoa da herritarrak kamisetekin ikustea, herrian peñak daudenez normala da. Hala ere, ezin atzean utzi, Okondo, Arespalditza, Zuhatza, Llanteno…beste behin diot, Aiara osoa lehoia da.

Gure bailararekin zerikusia duen bitxikeriarik?

Berez, gure bailaran lau peña bakarrik dauden arren, bakarra izan da liburuan agertzeko interesa erakutsi duena: Artziniegako Tiburón peña. Zonaldean dagoen zaletasuna ikusita, gehiago egongo zirela pentsatu genuen baina… Auzokide dugun Enkarterrin esaterako, Alonsotegi eta Zalla ageri dira liburuan, baina ez Sodupe, Sopuerta ezta Karrantza ere.

Zein izan du zure ekarpena liburua egiterakoan?

Minglanillako Peña Gainzak (Cuenca) lau urtez 200 peña baino gehiagoren inguruan jasotako informazioari forma eman diogu.

Liburuari balio erantsia eman diogu, Iribar, Dani, Julen Guerrero, Manolo Delgado, Valverde, Caparrós, Iraia Iturregi eta beste hainbat lagunen kolaborazioekin.

Proiektua bultzatzeko babesleak ere lortu ditugu eta gure esku egon da, liburuaren diseinua, maketazioa, inprimatzea eta baita zabalkundea ere.

Bertsio digitalean ere eskuratu daiteke?

Oraingoz prest ez dagoen arren, litekeena da. Maitasunez etxeko liburutegian gordetzeko moduko liburua dela uste dugu.

Noiztik aritu zarete proiektu honetan lanean?

Ia urtebete eman dugu lanean. Jasotako informazioa txukundu, forma eman, ez da lan makala izan. Horrez gain, horrelako proiektu batek dakartzan zereginak ere gure esku egon dira, zenbait unetan kaosa ere bizi izan dugu.

Zergatik animatu zinen proiektua aurrera ateratzen?

Lehenik eta behin, proiektu paregabea zela iruditu zitzaigulako, aurretiaz inork egin ez duena eta hunkiberatasunez beterik dagoena. Horregatik, zailtasun guztien gainetik, bertan sartu eta apurka azeleragailua sakatuz joan ginen.

Nola sortu zen ideia?

Nire nebak, Athletic zale amorratuak, Facebook-en bidez, Minglanillako Peñarekin topo egin zuen. Lagunak eginda, proiektua egiteko asmoa eta ilusioa helarazi zizkioten. Gogoak bai, baina bitartekorik ez zituztenez… horrela ekin genion abenturari.

Nortzuk osatu duzue erredakzio, diseinu, argazkigintza…aurrera egiteko lantaldea? Zenbat lagunen artean egin duzue?

INNOVAko lantaldea Iñaki Alustiza (nire neba), Sergio Hazas, Arrate, Jon Torre, Amaia Carrascón, Javier García eta ni neu. Mikel Sanzek, Joseba Miguelek, Janire Verdejok, Asier Sanzek eta Joserra Santamariak ere parte hartu dute.

Laguntza handia jaso duzu bidean?

Handia. Hasteko, liburuan parte hartzen duten kolaboratzaileei dei bakarra egitea nahikoa izan da, eta trukean, euren gogoak eskaini dizkigute. Lagundu dutenentzat peñei babesa ematea ohore bat izan da.

Athletic zale porrokatua zara?

Egia esan ez. Nahiz eta familian aita futbolari profesionala izan zen eta 1952.urtean defentsa lanak bete zituen Athletic-en, baina niri futbola ez zait gustatzen. Hori bai, zaleen grinak asko hunkitzen nauela aitortu behar du.

Zaleek kaleak hartzen dituzte eta giza olatu bilatzen dira beraien taldearen alde egiteko, horrek oilo-ipurdia jartzen dit. Liburu honetan hungariako antropologo bate lana izan dugu eta bere artikuluaren izenburua da “Baina ez dugu galdu ala?”

Bazkide zara?

Ez, sentitzen dut, futbola ez da nire gustukoa.

San Mamesen jokatzen diren partida guztietara zoaz?

Nire neba joaten da, ez du bat bera ere galtzen.

Athletic-eko Peñek liburua ikusteko aukera izan dute?

Bai. Gertukoenak Liburuaren aurkezpenean bertan egon ziren.

Zer iruditu zaie?

Asko gustatu zaie. Athletic-eko parte izateaz, harrotzeko moduan daude. Ezein futbol taldearen peñei buruz egiten den liburu bakarra da. Horretarako ere bakarrak gara!

Peña askorekin hitz egin duzue, baina batzuk kanpo geratu dira…

Jakina. Beste liburu bat egiteko lain izango genuke. Ea orain, hau ikusi ondoren, informazioa igortzen diguten taldeekin beste liburu bat egiten hasten garen.

Zenbat peñekin jarri zarete hartu emanean?

187 inguru, baten bat kanpoan geratu da, informazio nahikoa ez genuelako edota beraiekin bat egitea ezinezkoa izan delako. Kontutan hartu peña asko taberna baten elkartzen direla…

Asko bidaiatu behar izan duzu?

Ez. Aipatu bezala Minglanillako Gainza peña izan da informazio guztia jasotzeko lanaz arduratu dena.

Lagun asko elkarrizketatu behar izan dituzue….azpimarratzekotan?

Ana Urkijo, Joaquín Caparrón, Ernesto Valverde, Jose Angel iribar, Daniel Ruiz Bazán, Iraia Iturregi, Julen Guerrero, Andoni Goikoetxea, Javier Clemente, Manolo Delgado, Oscar Campillo (MARCA-ko zuzendari orokorra), Iñaki irulegi….

Nork utzi ditu zapore gozoena?

Guztiek. Guztiak primerakoak izan dira!! Batzuek liburuan parte hartu ez duten arren, beraien alaitasun eta indarrak lagundu du, Antonio Lacabeg, Corino…

Nongoa da urrutien dagoen Atheltic Peña?

Yugoslaviakoa.

Lortu duzue Athletic-eko peña guztien errolda egin ahal izatea?

Athletic-ekoak, ofizialak gisa hartutakoetan oinarritu gara, eta esan ahal dizut, liburuaren inguruko informazioa ia 730 peñei igorri diegula. Hala ere, asko desagertu direla ere gaineratu behar dugu.

Athletic-ekoei liburua erakusteko aukera izan duzu? Zer iruditu zaie?

Asko gustatu zaie. Hitzaurrea Urrutia presidenteak idatzi du, eta Athletic-eko dendetan eskuratu ahal da.

 Non erosi ahal dugu liburua? Prezioa….

Athletic-eko dendetan. www.lafuerzadelleon.com webgunearen bitartez, edo gure bulegoetan, Urkijo etorbidea, 28- 7.A. Liburudendetan ere jarriko da jakina, Okondoko estankoan ere badago.

Istorio pertsonalak kontatzen dituzten 356 orrialdetako liburua da, 20€-ren truke.

Liburuaz gain, kamisetak ere egin dituzue finalerako?

Bai. “Koparen bila” kamiseta eta bestea liburuarekin batera “La fuerza del León”, webgunean ikusi ahal dira.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide