Okondoko udalak aurtengo uztailean, hamabostaldi baterako edota uztaila osorako udalekuetan izena emateko deia egin du.
Udaleku horietan 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek eman ahalko dute izena. Inskripzio orria bete eta ekainaren 12 baino lehen udaletxera eraman beharko dute.
Plaza kopurua mugatua denez, ez dira epez kanpoko izen emateak onartuko, aurtengo berrikuntza: plaza baino izen emate gehiago badago, plazak zozketaren bidez esleituko dira behin betiko, horrez gainera, herrian erroldatutakoek izango dute lehentasuna. Zozketa bidezko aukeraketa egiteko baldintza horrek, kezka piztu da gurasoen artean, hala ere, azken egunera arte itxaron beharko dute herriko haur guztientzat tokia ote dagoen jakiteko.
Datak eta prezioa
Herriko ume batek hilabetez udalekuez gozatu nahiko balu, 80€ ordaindu beharko lituzke, aldiz, hamabostaldia bada, 45 €. Famili ugarientzat ere prezioa bestelakoa da, apuntatutako ume bakoitzak 64 € ordaindu beharko baititu.
Udalekuak uztailaren 1etik 30era bitartean egingo dira, goizeko hamarretan hasi eta eguerdiko ordu bata eta erdiak arte.
Multi-kirol eta abentura udalekuak, urtero legez euskaraz eskainiko dira eta hainbat izango dira egingo dituzten ekintzak.