"Emaitza oso ona izan da"

Erredakzioa 2015ko mai. 25a, 09:48

SERGIO TATOk zerrenda bozkatuenaren burua izatea lortu du Okondo Aurrera taldearen eskutik. Bakarka gobernatzeko asmoa adierazi du.

Lehenik eta behin, pertsonalki nola sentitzen zara hauteskundeak irabazi ostean?

Oso pozik sentitzen naiz. Talde txiki bat gara eta bi alderdi nagusien aurka aurkeztu gara. Emaitza oso ona da.

Gainerako taldeen emaitzak nola baloratzen dituzu?

Talde bakoitzak egindako lana baloratu behar du. Ni ez naiz inor gainerakoen lana baloratzeko.

Hurrengo legealdirako zein da zuen helburua? Bakarka edo koalizioan gobernatzea?

Gu aurkeztu gara hauteskunde hauetan gobernatzeko eta gure asmoa da bakarka gobernatzea.

Eta beste taldeek uste duzue koalizioa osatuko dutela?

Ez dakit, hori EH Bilduren erabakia da.

Zuen lehentasunak zeintzuk dira hurrengo hilabeteetan eta legealdian?

Gure lehentasuna egun da argiteria publikoa aldatzea eta LED sistema ezartzea eta aurrerago gure programa jarraituko dugu.

Eta zein da herritarrei helarazi nahi diezun mezua?

Aurpegia emango dugu eta lehentasuna Okondo izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide