OKONDO: Zatiketa eta batuketen aritmetikaren emaitza aldakorra

Erredakzioa 2015ko mai. 23a, 09:50

Okondoko idiosinkrasia politikoa berezia da eskualdean, oso ohikoak dira alderdien zatiketak eta batuketak. Azken hamarkadan sortutako ohitura jarraituz aurtengo hauteskundetan gidoia ez da aldatu. 
 
2011n Bilduk eskuratu zuen gehiengo osoa Okondon, 5 zinegotzi, eta EAJk eta Okondo Baik  bina. Aurten ordea, Sergio Tato egungo alkateak talde berria sortu du -Okondo Aurrera-, eta  EH BIlduren alkategaia Itziar Camino izango da.

Okondoko idiosinkrasia politikoa berezia da eskualdean, oso ohikoak dira alderdien zatiketak eta batuketak. Azken hamarkadan sortutako ohitura jarraituz aurtengo hauteskundetan gidoia ez da aldatu. 
 
2011n Bilduk eskuratu zuen gehiengo osoa Okondon, 5 zinegotzi, eta EAJk eta Okondo Baik  bina. Aurten ordea, Sergio Tato egungo alkateak talde berria sortu du -Okondo Aurrera-, eta  EH BIlduren alkategaia Itziar Camino izango da. Okondo Baik ez du aurten hauteskundeetan parte hartuko eta EAJko zerrendaburua Jose Angel Eguia izango da. 
 
Zatiketa eta talde independenteen sorrerak baditu aurrekari gehiago, 2003an Okondoko Gallarraga eta Okondoko Lagunak zerrendek EAJ-EA koalizioak baino boza gehiago eskuratu baitzituzten. Maiatzak 24ko hitzorduak argitu beharko du beraz ez bakarrik nork lortuko dituen boza gehien, baizik eta gehiengo nahikoa izango duen bakarrik Okondoko udala gobernatzeko edo beste talde baten babesa beharko duen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide