Okondo Aurrera taldea oharra bidali du hedabidetara azaltzeko bere helburu herri atseginagoa eta jasangarriagoa sortzea dela. Horretarako elkartasuna eta elkarbizitza ardatz izango duela adierazi du taldeak.
Alderdi berriak ziurtatu du udal kudeaketan esperientzia duen jendea eta ideia berriak dituzten pertsonak uztartu dituela bere zerrendan.
Bildu-Okondon bere ibilbidea amaitutzat eman ostean erabaki dute talde berria sortzeko. Okondo Aurrerako kideen ustez erabaki ausarta izan da eta bere asmoa da herriaren alde lan egitea.
Sergio Tato alkateak gidatzen duen taldeak "Okondo geldi ez dadin, zure aukera, gure aukera, Okondo aurrera" hartu du lelotzat.