Okondoko udalak, igerilekuetako tabernaren errentamendurako epea luzatu du eta horrekin batera, baita baldintzak aldatu ere. Printzipioz bi uda sasoietarako izango bada ere, beste urte betez ere luzatzeko aukera eskaini du udalak.
Baldintzak
Igerilekuetako taberna hartzeko interesa dutenek, Okondon urte baino gehiago eraman behar dute erroldatuta.
Horrez gainera, taberna hartzeko eskaintza itxitako gutun-azal batean aurkeztu beharko dute Okondoko Udaletxean maiatzaren 8a baino lehen.
Bigarren aukera honetan, ez dute hasierako preziorik jarri, baina, interesdunek bete beharko dituzten baldintzen artean, taberna goizeko 11:00etan zabaltzearena dago. Erantzukizun Asegurua ere kontratatu beharko dute.
Gizarte Segurantzan dena eguneratuta izan beharko dute eta baldintza legalak bete beharko dituzte: lan arloko higienea, lan materiala, eta seguritateari dagozkien kontuetan.