Sergio Tato egungo EH Bilduko alkatea Okondo Aurrera talde berriaren zerrendaburua izango da

Erredakzioa 2015ko api. 28a, 10:54

Sergio Tatok Okondo Aurrera taldea sortu du 2015 udal hauteskundetan parte hartzeko. Okondoko alkateak Bildu koalizioa utzi du horretarako.

Okondo Aurrera taldearen zerrenda hurrengoa da:

  1. Sergio Tato Eguren

  2. Amaya Sadaba Echevarria

  3. Jakue Aramburu Ribado

  4. Itziar Kastrexana

  5. Jose Antonio Otaola Alday

  6. Dionisio Vadillo Cerro

  7. Beatriz Berdugo Jimenez

  8. Oscar Olabarrieta Jauregui

  9. Maria Cruz Fernandez Sixto

Sergio Tatok Okondo Aurrera taldea sortu du 2015 udal hauteskundetan parte hartzeko. Okondoko alkateak Bildu koalizioa eta EA alderdia utzi ditu horretarako.

Okondo Aurrera taldearen zerrenda hurrengoa da:

  1. Sergio Tato Eguren

  2. Amaya Sadaba Echevarria

  3. Jakue Aramburu Ribado

  4. Itziar Kastrexana

  5. Jose Antonio Otaola Alday

  6. Dionisio Vadillo Cerro

  7. Beatriz Berdugo Jimenez

  8. Oscar Olabarrieta Jauregui

  9. Maria Cruz Fernandez Sixto

Ordezkoak hurrengo pertsonak dira:

  1. Jatxu Oseguera Moral

  2. Maria Rosario Pombo Ortiz Artiñano

  3. Carlos Olabarrieta Jauregui

 

EH Bilduk ere zerrenda osatu du

EH Bildu koalizioak -EA, Sortu, Aralar eta Alternatiba alderdiak elkartzen dituena- ere zerrenda osatu du udal-hauteskundetan.

Koalizioak adierazi du azken 4 urteetan lan ona egin dela gardentasunean, talde lanean eta partaidetzan oinarriturik. Hori dela eta “jarrera pertsonalistak alde batera utzita eta ideia argiekin hautagaitza berritu bat aurkeztu dugu”, azaldu du EH Bilduk.

Hurrengo pertsonek osatzen dute EH Bilduko zerrenda:

  1. Itziar Camino Montalban

  2. Mikel Cuesta Loidi

  3. Amelia Jimenez Noriega

  4. Roberto Allende Eguren

  5. Monika Arza Uribarri

  6. Iskander Lopez Tinoco

  7. Olaia Otaola Gonzalez

  8. Agustín Allende Respaldiza

  9. Begoña Agirre Pelayo

Ordezkoak

  1. Jose Ignacio Antolin Jimenez
  2. Asun Ussia Barbara
  3. Jagoba Larrinaga Etxebarria

Eszisioak, praktika arrunta Okondon

Sergio Tatok gauzatutako apurketa hainbat alditan gertatu da Okondon udal hauteskundeen harira. 2011. urteko udal hauteskundetan EAJko kide batzuek Okondo Bai sortu zuten.

2003. urteko hauteskundetan EA eta EAJk koalizioa sortu zuten eta bi zerrenda independente gehiago aurkeztu ziren. Alde batetik EA alderdiko kideak elkartzen zituena -Okondoko Gallarraga- eta EAJko kideak batu zituenak -Okondoko Lagunak-.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide