Ramiro Gonzalez EAJko Arabako Foru Aldundiko hautagaiak Okondon ospatu den EGI Egunean parte hartu du

Erredakzioa 2015ko mar. 21a, 18:45

EGI Eguna ospatzen ari dira Okondon gaur. Egitarauaren barruan ekitaldi politikoa gauzatu dute arratsaldeko 17:00etan eta Ramiro Gonzalez EAJko Arabako Foru Aldundiko hautagaiak hartu du hitza.

Gonzalezek salatu du EAJ ustelkeriari lotzeko kanpaina abiatu dutela PP eta Bildu alderdiek. Ramiro Gonzalezek adierazi du bi alderdi horiek bakarrik elkartzen direla EAJren aurka jotzeko. Horren aurrean jeltzaleek lanean jarraituko dutela ziurtatu du.

Bestalde, hautagaiak azpimarratu du beharrezkoa dela aldaketa Araban, PPk gauzatutako politikek ez dutelako emaitza onik lortu lurraldean. "Bi erkidegotan bakarrik igo da langabezia iaz estatu espainiarrean, eta Araba da horietako bat" esan du ekitaldian.

Batzokiaren aurkako erasoa

Bai Ramiro Gonzalezek zein Joana Egiluz egikideak Okondoko Batzokia margotu dutela salatu dute. Gonzalezek batzuek ohiturak ez dituztela galdu esan duen bitartean Joana Egiluzek faxistatzat jo ditu egileak.

“Ustelak” eta “Alde hemendik” margotu dute Okondoko Batzokian.

Okondoko alkategaia

Jose Angel Egia Okondoko EAJko alkategaiak ere ekitaldian parte hartu du eta eskertu dio EGIri herria hautatzea bere jaia egiteko. Gainera, pozik zegoela azaldu du, gazte asko egikide baitira eta hori garrantzitsua da EAJren proiektu politikoa bermatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide