"Zintzotasuna eta zentzutasuna eskaintzen dizkiot Okondori erabakiak hartzeko orduan eta eguneroko erronketan"

Erredakzioa 2015ko mar. 31a, 09:31

JOSE ANGEL EGIA (Okondo, 1979) EAJko kidea da eta bere alderdiak konfiantza osoa eman dio Okondo alkatetza lor dezan. Bere asmoa zein den eta egin nahi dituen ekarpenak azaldu du.

Nolakoa izan da zure hautaketa prozesua?

JOSE ANGEL EGIA (Okondo, 1979) EAJko kidea da eta bere alderdiak konfiantza osoa eman dio Okondo alkatetza lor dezan. Bere asmoa zein den eta egin nahi dituen ekarpenak azaldu du.

Nolakoa izan da zure hautaketa prozesua?

Beste pertsona batzuen kasuan bezala, alderdiko kideek proposatu eta gero batzarrean hautatu ninduten proiektu hau lideratzeko ardura hartu dugunon artean.

Prozesu parte-hartzaile eta irekia da eta nik ordezkatzen dudan alderditik demokratikoagoa egiten du hautagaien izendapena.

 

Zerk motibatu zaitu alkategai izateko?

Hazten ikusi nauen herria hobetzeko aukerak niri ilusioa sortzen dit. Hori Okondoko herritarrek EAJri konfiantza ematen badiote, jakina. Lan egin nahi dut Okondo herri eredugarria izan dadin.

Nire herriak harro sentitzea eragiten dit eta nahi dut guztion artean bizitzeko leku hobeagoa eraikitzea, une hauetan beharrezkoak diren zerbitzu eta azpiegiturekin.

 

Zein da zure ibilbide profesional eta politikoa?

17 urtez Murgako poligonoak kokatutako Kider enpresan lan egin dut, itxi zuten arte. 10 urtez enpresa batzordeko presidentea izan nintzen. Orain galdara-lantegi batean lan egiten dut, Murgan ere.

Nire ibilbide politikoa EAJri lotuta dago, azken 4 urteetan Okondoko udal batzarreko kidea izan naiz eta.

 

Zein izan daiteke zure ekarpena Okondon?

Zintzotasuna eta zentzutasuna erabakiak hartzeko orduan eta eguneroko erronketan. Eta Okondoren inguruko ezagutza; bere herritarrak eta bere arazoak. Eta bereziki Okondo eta bere herritarren bizi kalitatea hobetzeko lan egiteko gogoak.


Zeintzuk dira zure ideia garrantzitsuenak hurrengo legealdirako?

Hori lantzen ari gara eta horretarako herritarrek dauzkaten iradokizun eta kexa larrienak jasotzen ari gara. Hori biltzen bukatzen dugunean plazaratuko dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide