Okondon, urtero legez, zuhaitz eguna ospatzeko bezperatan daude. Aurten, hitzorduaren tokia aldatu egin da, iaz, zuhaitz landaketa bolatoki eta futbol zelaiaren inguruetan egin bazen ere, larunbat honetan, hilak 28, Okondoko anbulatorioaren ondoan elkartuko dira parte hartzaileak.
Okondoko anbulatorioaren alboan elkartuko dira zuhaitzak landatzeko gogoz dauden guztiak eguerdiko 12:30ean, haur, gazte zein heldu, familia giroan goiza igarotzeko aitzakia ederra dutelarik.
Anbulatorioaren atzealdean dauden herri baratze ekologikoen eremuan sartu eta ortuak inguratuz egingo da landaketa. Okondoko udala eta Aiarako koadrilako kideek landaketa egiteko behar diren tresnak eramango dituzte.
Zuhaitzaren egunean parte hartzen duten partaide guztiei hamaiketakoa oparituko diete, txori-pana eta ura beraz ez da faltako.